Berriak
Atzealdea Elorri Aldapak 52 eta 58 galdu zuen Zurrut taldearen aurka
2020·02·17
Elorri Aldapa saskibaloi taldeak gertu izan zuen larunbatean denboraldiko hirugarren garaipena. Zurrut taldearen aurka 52 eta 58 galdu zuten bi zati ezberdin izan zituen partidan. Lehen bi laurdenen zatirik handienean alegiarrak eroso aritu ziren eta markagailuan aldea lortu zuten. Atsedenaldirako, ordea, andoaindarrek markagailua orekatzea lortu zuten eta hirugarren laurdenean kanpokoek lortu zuten abantaila. Azken minutuetan alegiarrak saiatu ziren baina ezinezkoa izan zen buelta ematea. Sailkapenean zortzigarren dago Elorri Aldapa hamalau punturekin eta asteburuan atsedena izango dute.