Berriak
Atzealdea Elorri Aldapak 55-48 galdu zuen Bergara Soraluceren aurkako liga partida
2022·02·14
Elorri Aldapa saskibaloi taldeak galdu egin zuen atzo Bergaran jokaturiko liga partida. Alegiarrek 55 eta 48 amore eman behar izan zuten Bergara Soraluceren aurka eta sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen dute 19 punturekin. Bigarren eta hirugarren laurdenetan zabaldu zuen aurkariak markagailuan aldea eta azken hamar minutuetan Elorri Aldapakoek ezin izan zuten lehia irauli.
Larunbatean Astigarragako Mundarroren aurkako partida izango dute Elorrin 17:00etan. Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean eta goiko postuetan jarraitzeko lehia estua izango da.
Hirukoaren jokoa
Gogoan izan, Elorri Aldapak etxean jokatzen dituen partidetan hirukoaren jokoa egiten dela atsedenaldian. Lehen bi laurdenetan izena eman daiteke eta zozketan tokatzen zaion pertsonak hiruko jaurtiketa bat egiten du atsedenaldian. Sartzen badu, pilatuta dagoen diru zakua berarentzat.