Berriak

Atzealdea Elorri Aldapak 55-63 galdu zuen Eibar Saskibaloiaren aurka partida gogor batean

Larunbatean etxean ariko dira berriz ere 17:00etatik aurrera Bosteko Irauliren aurka

2023·03·14


Elorri Aldapak emaitza bolada txarra moztu ezinik jarraitzen du. Larunbatean Eibar Saskibaloia taldearen aurkako partida izan zuten alegiarrak eta 55 eta 63 galdu zuten. Partidari hasiera ona eman zion etxeko taldeak eta lehen laurdena 20 eta 12 amaitu zen. Bigarren laurdenetik aurrera, eibartarrek defentsa asko gogortu zuten eta horrek ito egin zuen Elorri Aldapa. Atsedenaldi luzera 29 eta 30 iritsi ziren eta hirugarren laurdenean 42 eta 45ekoarekin partidari eutsi arren, azken laurdenean ezin izan zuten egoera irauli eta 55 eta 63 galdu zuten.

Porrot honen ostean seigarrenak dira alegiarrak sailkapenean 14 punturekin. Hurrengo partida ere etxean jokatuko dute. Larunbatean 17:00etan lidertzan dagoen Bosteko Irauliren kontra ariko dira eta zaleen babesa ezinbestekoa izango da bigarren faseko lehen garaipena lortu ahal izateko. Gogoan izan, partidetan Elorri Aldapako bazkide egiteko aukera duzuela eta atsedenaldian Hirukoaren Jokoa egiten dela.