Elorri Aldapak 58 eta 42 galdu zuen Bosteko Irauliren aurka bigarren faseko lehen partida
2023·02·15
Elorri Aldapak porrotarekin ekin dio denboraldiko bigarren faseari. Alegiarrek Bosteko Irauliren aurka jokatu zuten eta lehen hiru laurdenetan markagailuan aurretik joan arren, azkenerako 58 eta 42 galdu zuten. Lehen laurdena 10 eta 13 amaitu zen eta atsedenaldi luzera 25 eta 27 aurretik iritsi ziren. Hirugarren laurdenean ere, estu izanagatik, alegiarrak aurretik izan ziren markagailuan 38 eta 39. Azken hamar minutuetan hustu zen taldea. Donostiarrek 20 eta 3ko partzial bat egin zuten eta alegiarrak garaipenerako aukerarik gabe utzi zituzten, ordurarte egindako lan guztia alferrikako bihurtuz.
Gauzak horrela, Elorri Aldapa laugarren postuan dago 11 punturekin eta larunbatean beraiekin berdinduta dagoen Easo Basket Caprichoren aurka jokatuko dute 17:00etan Elorrin. Easok 87 eta 69 irabazi zuen lehen jardunaldi horretan eta Elorri Aldapak beharrezkoa izango du zaleen laguntza, garaipena lortu ahal izateko.