Berriak

Atzealdea Elorri Aldapak 59 eta 55 galdu zuen Zarautzen

Martxoaren 11n 17:00etan Eibar Saskibaloiaren aurkako partida garrantzitsua jokatuko dute Elorrin

2023·03·01


Elorri Aldapari kostatzen ari zaio bigarren faseko lehen garaipena lortzea. Larunbatean Zarautzen jokatu zuten alegiarrek eta 59 eta 55 galdu zuten. Markagailuari begiratuta, azken asteetako joera errepikatu zela esan daiteke. Lehen hamar minutuetan 14 eta 19 aurreratu zen Elorri Aldapa eta atsedenaldi luzera 28-29 aurretik iritsi ziren. Hirugarren laurdenean zarauztarrek aurrea hartu zuten 45 eta 43 eta azken hamar minutuetan, saiatu arren, Elorri Aldapak ez zuen lortu markagailuari buelta ematea eta azkenerako 59 eta 55 galdu zuten.

Martxoaren 11n etxean

Elorri Aldapa sailkapeneko laugarrena da une honetan hamahiru punturekin eta martxoaren 11n 17:00etan Eibar Saskibaloiaren aurkako partida jokatuko dute Elorrin. Partida garrantzitsua da larunbatekoa. Izan ere, Elorri Aldapari komeni zaio garaipen bat lortzea sailkapeneko beheko postuekiko aldea zabaltzeko, bigarren fase honetan jaitsiera arriskurik ez izateko. Horrenbestean, zaleen babesa eskatu dute taldetik larunbateko hitzordurako. Baja askorekin dabiltza eta zaleen animoak ezinbestekoak izango dituzte.