Berriak

Atzealdea Elorri Aldapak 72 eta 70 galdu zuen Añorgaren aurka

Larunbatean 18:00etan Ordiziaren aurka jokatuko dute Elorrin pilotalekuan

2025·03·18


Elorri Aldapak 72 eta 70 galdu zuen Añorgaren aurka igoera faseko partida. Alegiarrek hainbat jokalari berreskuratu zituzten otsailean jasan duten lesio ugariren ostean eta egiari zor, aurreko partidetan baina lehiakorragoak izatea lortu zuten. Ohiko moduan, alegiarrak indartsu sartu ziren partidan eta mailaz igotzeko aukerekin dagoen talde bat estu hartzeko moduan izan ziren, parez-pare jokatuz. Aurreko partidetan jokalari gutxirekin aritu dira Elorri Aldapakoak baina oraingoan, hainbat jokalari berreskuratuta, multzoko oilarretako baten aurrean aurpegia emateko moduan izan dira eta sentsazio on horiek berreskuratuta, pozik dira taldeko arduradunak azken txanpari begira.
Hurrengo neurketa larunbatean 18:00etan izango dute etxean, Elorri pilotalekuan. Ordizia izango dute bisitari eta sailkapenean bigarren dagoen taldea izan arren, iragan asteburuko sentsazio on horiei eutsi eta talde lehiakor bat izaten saiatuko dira alegiarrak.