Berriak
Atzealdea Elorri Aldapak 79 eta 67 galdu zuen Easo Basket Caprichoren aurka
2023·03·28
Elorri Aldapak Easo Basket Caprichoren aurkako partida izan zuen larunbatean Donostian. Alegiarrek erronka zaila zuten sailkapeneko bigarrenaren aurka eta gogotik saiatu arren azkenerako 79 eta 67 galdu zuten. Lehen laurdena 21 eta 19 amaitu zen eta atsedenaldi luzera 44 eta 36 iritsi ziren. Hirugarren laurdenean donostiarrek aldea apur bat zabaldu zuten 61 eta 49 amaitzeko eta azken hamar minutuetan tartea mantendu egin zen, 79 eta 67 amaitzeko.
Gauzak horrela, Elorri Aldapa zazpigarrena da 17 punturekin eta larunbatean berarekin berdinduta dagoen Zast Zarautz izango dute bisitari 17:00etan Elorri pilotalekuan. Azken bi jardunaldiak geratzen dira eta horietan argituko da mailari eustea lortzen duten edo ez.
Buesa Arenara
Elorri Aldapak antolatuta, Gasteizko Buesa Arena pabilioira irteera egin zen igande arratsaldean Baskoniaren eta Bilbao Basketen arteko derbia ikusteko. Gasteiztarrek irabazi zuten 100 eta 78. Elorri Aldapak eskerrak eman nahi dizkie irteeran parte hartu zuten guztiei.