Berriak

Atzealdea Elorri Aldapak aitortza egingo dio Intxurre elkarteari larunbateko partidan

Kirolaren alde egiten duten lanagatik oroigarri bana emango zaie futboleko eta pilotako sailetako arduradunei

2022·12·01


Elorri Aldapa saskibaloi taldeak aitortza bat egingo dio larunbateko partidan Intxurre elkarteari. 50. urteurrena ospatzen ari da aurten Intxurre elkartea eta kirolaren alde egiten duen lanagatik eskerrak eman nahi dizkio Elorri Aldapak. Horrela, Intxurreko futbol eta pilota sailetako arduradunei oroigarri bana emango zaie larunbatean 17:00etatik aurrera Elorri Aldapak eta Hernanik Elorrin bertan jokatuko duten partidako atsedenaldian.

Txikitasunean Handi

Bide batez, Elorri Aldapako bazkide egiteko kanpainak martxan dirau. Taldeko kideren batekin harremanetan jarrita edo etxeko partidetan egin daiteke bazkide eta taldetik gogorarazten den moduan, bazkide egiten direnek etxeko partidetan harmailarako sarreran egoten den mahaian jaso dezakete txartela. Orain arte bazkide egin direnei eskerrak eman nahi zaizkie eta urtean 10 euroren truke, taldeari laguntzeko eta sari ezberdinen zozketan sartzeko aukera eskaintzen dela gogorarazi nahi da.