Berriak
Atzealdea Elorri Aldapak AZ Casa de la Riojaren aurka jokatu du larunbatean 20:00etan Donostian
Urteko azken partida izango da eta alegiarren helburua denboraldiko hamargarren lortzea izango da
2023·12·14

Elorri Aldapak urteko azken partida jokatuko du larunbatean 20:00etan Donostiako Benta Berri kiroldegian AZ Casa de la Riojaren kontra. Sailkapeneko lehen bi postuetan diren taldeen arteko partida izango da. Alegiarrak lidertzan dira 18 punturekin, jokaturiko guztia irabazita. Donostiarrek 15 puntu dituzte. Lehen itzuliko partidan Elorri Aldapak 74 eta 43 irabazi zuen. Alegiarren helburua hamargarren garaipena lortzea izango da, urtea aho zapore onarekin amaitzeko.