Berriak

Atzealdea Elorri Aldapak AZ Casa de la Riojaren aurkako partida jokatuko du larunbatean 17:00etan Elorrin

Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean zazpina punturekin, bi garaipen lortuta

2022·11·03


Elorri Aldapak liga partida berri bat jokatuko du larunbatean 17:00etan AZ Casa de la Rioja taldearen aurka. Alegiarrek hiru porrot jaso dituzte azken hiru partidetan eta garaipenaren bidera itzuli nahiko dute zaleen babesarekin. Bi taldeak puntu kopuru berarekin daude sailkapenean. Casa de la Rioja bosgarrena da eta Elorri Aldapa seigarrena, zazpina punturekin. Gogoan izan partida horretan hiruko jokoa egingo dela eta taldeko bazkide egiteko aukera ere izango dela.