Berriak
Atzealdea Elorri Aldapak Baskoniaren eta Bartzelonaren arteko partida ikusteko autobusa antolatu du martxoaren 10erako
2024·02·16

Elorri Aldapak Baskoniaren eta Bartzelonaren arteko Endesa ligako partida ikustera joateko autobusa antolatu du martxoaren 10erako. Partida 18:30ean jokatuko da Gasteizko Buesa Arenan eta 50 lagunetik gorako taldea osatzen baldin bada, kantxan argazkia ateratzeko aukera izango da eta izena ematen duen pertsona bakoitzak taldeko kamiseta bat jasoko du opari.
Interesatuek otsailaren 19a, astelehena, izango dute izena emateko azken eguna. Horretarako, elorri.aldapa@gmail.com helbidera idatzi behar da edo taldeko kideren batekin harremanetan jarri. 14 urtetik beherakoentzat sarrera eta autobusaren prezioa 15 eurokoa izango da eta hortik gorakoentzat 24 eurokoa.
Elorri Aldapak saskibaloi zaleak irteeran parte hartzera animatu nahi ditu.