Berriak

Atzealdea Elorri Aldapak Baskoniaren partida ikustera joateko antolatu duen autobusa igandean 15.15ean aterako da eskola paretik

Partidaren ordua aurreratu egin da eta horrenbestean irteera ere aurreratu egin behar izan da

2025·05·12


Elorri Aldapak Baskoniaren eta Barçaren artean Gasteizko Buesa Arenan jokatuko den liga partida ikustera joateko autobusa antolatu du. Partida maiatzaren 18an 17:00etan jokatuko da eta izena emanda daudenei jakinarazi nahi zaie, autobusa 15:15ean aterako dela eskola paretik. Itzulera, partidaren ostean izango da.

Finalak Elorrin
Iragan larunbatean Gipuzkoako jubenil mailako partaidetza finalak jokatu ziren Elorri pilotalekuan. Emakumezkoetan Azpeitiko Fiskalan taldeak irabazi zuen 43 eta 34 Bera Bera Uliaren aurka. Gizonezkoetan berriz, Mondragon Unibertsitateak 50 eta 44 irabazi zion Easori.