Berriak

Atzealdea Elorri Aldapak bere esku du mailari eustea, beste emaitzen zain egon gabe

Larunbatean 20:30ean Eibarren irabazten badute mailari eutsiko diote eta galduta ere agian lortuko dute

2023·04·20


Elorri Aldapak bere eskura du bigarren mailan jarraitzeko aukera. Larunbatean 20:30ean Eibar Saskibaloiaren aurka jokatuko dute Eibarren eta partida hori irabazten badute, mailari eutsiko diote. Eibartarrek ez dute ezer jokoan eta alegiarren garaipen behar eta goseak baldintzatu dezake partida. Galtzen badute, AZ Casa de la Riojak bere partida galtzea beharko luke Elorri Aldapak mailari eusteko. Donostiarrek Zarautzen jokatuko dute.

Taldetik dei egiten zaie zaleei Eibarko partidara hurbildu daitezen taldea animatzera.