Berriak

Atzealdea Elorri Aldapak denboraldiko laugarren garaipena lortu du Hernaniri 58 eta 46 irabazita

Lehen hiru laurden esturen ostean, azken hamar minutuetan lortu zuten alegiarrek markagailuan tartea zabaltzea

2022·12·05


Elorri Aldapak garaipena lortu zuen 2022an etxean jokatuko duen azken partidan. Hernaniren aurkako ligako neurketa izan zuten eta 58 eta 46 nagusitu ziren. Lehen hiru laurdenetan oreka izan zen nagusi. Lehenengoa hamalaunako berdinketarekin amaitu zen eta atsedenaldi luzera 23 eta 21 iritsi ziren. Hirugarren laurdenean gauzak ez ziren askorik aldatu eta 35 eta 33 iritsi ziren azken hamar minutuetara. Hor bai. Elorri Aldapak 23 eta 13ko partziala egin zuen eta azkenerako nahiko modu erosoan irabazi zuen 58 eta 46.

Datorren asteburuan atsedena izango dute eta abenduaren 17an jokatuko dute urteko azken partida Donostian DKSren aurka 18:00etan. Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean 13na punturekin eta berdinketa hori hautsiko duen neurketa izango da. Lehen itzuliko partidan DKSk 51 eta 69 irabazi zuen Alegian eta oraingoan kolpea itzultzen saiatuko dira Elorri Aldapakoak.

Intxurreri aitortza

Larunbateko partidaren atsedenaldian Elorri Aldapak aitortza bat egin zion Intxurre elkarteari. 50. urtemugako ospakizunetan dabil elkartea eta kirolaren alde egiten duen lana aitortu eta eskertu nahi izan dio Elorri Aldapak. Intxurreko futbol eta pilota sailetako arduradunek oroigarri bana eman zieten taldeko ordezkariek.