Berriak

Atzealdea Elorri Aldapak denboraldiko lehen partida galdu zuen 51 eta 69 DKSren aurka

Asteburu honetan ez dute partidarik izango eta hurrengo neurketa urriaren 15ean jokatuko dute Deban

2022·10·03


Elorri Aldapak denboraldiko lehen partida galdu zuen larunbatean. DKS taldearen aurkakoa izan zuten etxean eta 51 eta 69 galdu zuten. Lehen laurden estu baten ostean, aurkaria zonakako defentsa egiten hasi zen eta alegiarrak hortxe kateatu ziren. Atsedenaldira 23 eta 37 iritsi ziren eta hirugarren eta laugarren laurdenetan gauzak ez ziren askorik aldatu. Egiari zor, bi taldeen artean markagailuak erakusten duena baino alde txikiagoa ikusi zen kantxan. Maila berrirako egokitzapen prozesuarekin jarraitzen du taldeak, partidaz partida urratsak emanez eta gauza berriak ikasiz.

Larunbatekoaren ostean, Elorri Aldapa laugarrena da sailkapenean bost punturekin. Asteburu honetan ez dute partidarik izango eta urriaren 15ean itzuliko dira lehiara. Electricidad Perosanz Debasket taldearen kantxan jokatuko dute. Hauek seigarren postuan daude lau punturekin.

Elorri Aldapak larunbatean Elorri pilotalekura hurbildu ziren zaleei eskerrak eman nahi dizkie jasotako babesarengatik. Gogoan izan, etxeko partidetan taldeko bazkide egiteko aukera ere badela Txikitasunean Handi kanpainari esker eta taldeko edozein kiderekin harremanetan jarrita ere izango duzuela bazkide egiteko aukera.