Berriak

Atzealdea Elorri Aldapak denboraldiko lehen partida galdu zuen Erroibide-AIBren aurka 52 eta 49

Sailkapeneko bigarrenak dira eta lidertzan dagoen Easoren aurka jokatuko dute larunbatean 17:00etan Elorrin

2021·12·14


Elorri Aldapa saskibaloi taldeak denboraldiko lehen partida galdu zuen iragan larunbatean. Erroibide-AIB taldearen kantxan jokatu zuten alegiarrek eta gauzak estu egon baziren ere, azkenerako 52 eta 49 galdu zuten. Orain arte jokaturiko bost partidak irabazita zeuden baina larunbatean gauzak ez zitzaizkien beraiek nahi bezala atera eta galdu egin zuten. Orain sailkapeneko bigarrenak dira hamaika punturekin eta larunbatean lidertzan dagoen Easoren aurkako lehia izango dute 17:00etan Elorri pilotalekuan. Irabazten badute, berriz ere sailkapeneko lidertzan kokatuko dira Elorri Aldapakoak.