Berriak
Atzealdea Elorri Aldapak denboraldiko lehen partida galdu zuen larunbatean AZ Casa de la Riojaren aurka
2023·12·18
Elorri Aldapak denboraldiko lehen partida galdu zuen iragan larunbatean Donostian AZ Casa de la Riojaren aurka. 76 eta 49 amaitu zen sailkapeneko lehen bi taldeen arteko neurketa. Azken asteetan taldeak ezin izan du hain emaitza onak eman dizkion lan dinamika mantendu hainbat lesio eta lan kontu medio eta apenas izan dute entrenatzeko modurik. Hori agerian geratu zen larunbatean. Hasieratik atzetik izan ziren markagailuan eta garaipena lortzetik nahikoa urrun ibili ziren neurketa osoan zehar.
Gauzak horrela, larunbatekotik ikasi beharrekoa barneratu eta urte berriarekin batera lan dinamika egokia berreskuratu eta aparta izaten ari den denboraldiari jarraipena ematea tokatzen zaio Elorri Aldapari. Taldeko arduradunek adierazi duten moduan, denboraldiaren hasieran sinatuko zuten urte amaierara egoera horretan iristea eta hemendik aurrera ahalik eta mailarik onena ematen jarraitzea izango da helburua.
Ondo bidean, gozatzeko denboraldia izango da aurtengoa baina larunbatekoaren moduko gertaerek gogoraraziko diete taldeko kideei, %100a ematen ez bada, edozein talderen aurka galdu daitekeela. Lanak eman dizkie fruituak eta lanaren bidetik etorriko dira garaipen berriak ere.