Berriak
Atzealdea Elorri Aldapak DKSren kantxan jokatuko duen partidarekin agurtuko du urtea
Larunbatean 18:00etan izango da neurketa Donostiako Benta Berri kiroldegian
2022·12·12
Elorri Aldapak 2022ko azken partida jokatuko du larunbatean DKS taldearen kantxan. 18:00etan hasiko da neurketa hori Benta Berri kiroldegian eta sailkapenean berdinduta dauden bi talderen arteko partida ikusi ahal izango da. DKS laugarrena da eta Elorri Aldapa bosgarrena. Bi taldeak hamahiruna punturekin daude eta beraz, partida horrek bi talde horien berdinketa apurtzeko balioko du. Lehen itzulian DKSk 51 eta 69 irabazi zuen Alegian.