Berriak

Atzealdea Elorri Aldapak Electricidad Perosanz Debasketen aurka jokatuko du larunbatean 17:00etan Elorrin

Alegiarrak sailkapeneko laugarrenak dira eta hirugarren dagoen taldearen aurkako partida garrantzitsua izango dute

2023·01·04


Elorri Aldapak etxean jokatuko du 2023ko lehen partida. Larunbatean 17:00etan Electricidad Perosanz Debasketen aurkakoa izango dute alegiarrek Elorrin. Sailkapeneko laugarren eta hirugarren taldeen arteko neurketa izango da. Elorri Aldapa laugarren dago 15 punturekin eta Debako taldea hirugarrena da bi gehiagorekin. Horrenbestean, goiko postuetan sendotu nahi duten bi talderen arteko neurketa izango da. Lehen itzulian 71 eta 44 galdu zuen Elorri Aldapak Deban. Partida garrantzitsu honen atarian, taldeak zaleen babesa eskatu du garaipena lortu ahal izateko.

Txikitasunean Handi

Gogoan izan, urte berriarekin batera martxan jarraitzen duela Elorri Aldapako bazkide egiteko aukerak. Urtean 10 euroren truke taldea babesteko eta zozketa ezberdinetan parte hartzeko aukera eskaintzen da. Bazkide egin nahi dutenek taldeko kideren batengana jo dezakete edo etxeko partidetan harmailako sarreran egoten den mahaian ere eskaintzen da horretarako aukera.

Bide batez, etxeko partidetara joaten diren zaleei Hiruko Jokoak ere martxan jarraitzen duela gogorarazi nahi zaie. Partiden atsedenaldian hiruko bat jaurtitzeko aukera eta sartu edo ez, sari segurua etxera.