Berriak

Atzealdea Elorri Aldapak eta UDAko neska-mutilek Larraitz auzoko 3x3 saskibaloi espazioa atondu dute

Larraitz Arena izena jarri diote eremuan txapelketa ezberdinak egitea da etorkizunari begirako erronka

2026·08·31


Duela aste batzuk, Elorri Aldapa saskibaloi taldeak eta UDAko 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek hainbat lan egin zituzten Larraitz auzoko 3x3 saskibaloi espazioan. Larraitz Arena izena jarri diote eta horrekin batera 3x3 eremua dela adierazten duen pintaketa ere egin zuten.

Espazio horrek hainbat helburu ditu: batetik, herritar guztiek erabiltzeko moduan egotea eta bestetik, herriko kuadrillekin udako arratsaldetan txapelketak antolatzea da, maiatzetik uztailera bitartean.

Esku bat bota duten gaztetxo guztiei eskerrak eman nahi zaizkie egindako lanagatik.