Berriak
Atzealdea Elorri Aldapak galdu egin zuen Mekalki Aloña Mendiren aurka 65 eta 63
2022·01·31
Elorri Aldapa saskibaloi taldeak galdu egin zuen larunbatean Oñatin jokaturiko ligako partida. Mekalki Aloña Mendiren aurka aritu ziren alegiarrak eta 65 eta 63 galdu zuten. Lehen laurdenean sei puntuko aldea zabaldu zuen Elorri Aldapak baina atsedenaldira 38 eta 36 atzetik iritsi ziren. Hirugarren laurdenean maila bikaina eman eta 9 puntuko aldearekin iritsi ziren azken laurdenaren hasierara. Han ordea gauzak ez zitzaizkien nahi bezala atera eta gauzak estu egon baziren ere, azkenean galtzaile atera ziren Oñatitik.
Une honetan bigarren postuan daude, lidertzatik hiru puntura eta partida bat gutxiagorekin. Hurrengo hitzordua zortzigarren dagoen Arri BKL Gazteluren aurka izango dute larunbatean 17:00etan Elorri pilotalekuan.