Berriak

Atzealdea Elorri Aldapak garaipen batekin eta lidertzan amaitu du urtea

Easoren aurka 61 eta 57 irabazi zuten larunbatean azken laurdenean erabaki zen neurketan

2021·12·20


Elorri Aldapak denboraldiko seigarren garaipena lortuta agurtu du 2021a. Easo liderraren aurkako partida izan zuten alegiarrek larunbatean eta gauzak estu joan baziren ere, azkenerako garaipena lortu zuten 61 eta 57. Azken laurdenean lortu zuten alegiarrek aurkariari markagailuan aurrea hartzea eta garaipen horrekin sailkapeneko lehen postua berreskuratu dute. Hurrengo partida urtarrilaren 15ean jokatuko dute 20:00etan Oreretan, Contubi Oiarsoren aurka.