Berriak

Atzealdea Elorri Aldapak garaipen garrantzitsua lortu zuen Zast Zarautzen aurka 61 eta 47

Bi asteko etena izango dute orain eta azken partida Eibarren jokatuko dute apirilaren 22an

2023·04·04


Elorri Aldapak garaipen garrantzitsua lortu zuen mailari eusteko borrokan iragan larunbatean. Zast Zarautz izan zuten aurkari alegiarrek eta 61 eta 47 nagusitu ziren. Hasieratik agindu zuten markagailuan baina diferentziak ez ziren kantxan ikusten zenaren adinakoak. Elorri Aldapa nagusi izan zen une oro baina atsedenaldi luzera sei puntuko aldearekin soilik iritsi ziren , 29 eta 23. Hirugarren laurdenean aldea zertxobait zabaldu zuten eta azken hamar minutuetan ondo eutsi zioten aldeari, 61 eta 47 amaitzeko.

Orain bi asteko etena izango dute eta apirilaren 22an jokatuko dute bigarren faseko azken neurketa Eibarren. Han zehaztuko da mailari eutsiko dioten ala ez. Une honetan bosgarrenak dira 19 punturekin.

Larunbatean zaleen babesa izan zuten eta hori ere eskertu nahi du taldeak.