Berriak

Atzealdea Elorri Aldapak Hernaniren aurka etxean jokatuz hasiko du urtea

Larunbatean 16:15ean jokatuko da partida hori eta alegiarrek garaipenaren bidera itzuli nahiko dute

2024·01·08


Elorri Aldapak etxean ekingo dio 2024ari. Alegiarrek Hernaniren aurka jokatuko dute larunbatean 16:15ean Elorrin eta 2023ko azken partidak utzitako aho zapore txarra kendu nahiko dute. Alegiarrek lehen postuan jarraitzen dute eta hernaniarrak hirugarrenak dira. Lehen itzulian Elorri Aldapak 50 eta 65 irabazi zuen.

Taldetik zaleak partidara animatu nahi dira eta horrekin batera, ohiko hiruko jokoa ere izango da partidako atsedenaldian.