Berriak
Atzealdea Elorri Aldapak hirugarren garaipena lortu zuen Jexux Mari Otañori omenaldia egin zitzaion partidan
2021·11·17
Elorri Aldapak denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen larunbatean Bergara Soraluceren aurka. Elorri pilotalekuan jokatu zen partidan nagusi izan ziren alegiarrak lehen unetik eta partidaren amaieran markagailuak erakusten zuen 69 eta 24koak guztia esaten du. Garaipen horrekin sailkapeneko bigarren postuan daude Elorri Aldapakoak 6 punturekin eta ostiralean seigarren dagoen Astigarragako Mundarroren kantxan jokatuko dute 19:40ean.
Jexux Mari Otañori omenaldia
Partidaren atsedenaldia baliatu zuen Elorri Aldapak Jexux Mari Otaño zena omentzeko. Langaurre Txirrindulari elkartean urte luzez lan ugari egindakoa zen Otaño eta esker ona adierazteko ekitaldia izan zen. Otaño zenaren emazteak eta alabak makila, lore sorta eta taldeko elastikoa jaso zuten Elorri Aldapako zuzendaritzako kideen eta jokalarien eskutik eta aurreskua ere eskaini zitzaien.
Argazkia: Ibon Azpilikueta.