Berriak
Atzealdea Elorri Aldapak hurrengo denboraldian taldeko kide izan nahi dutenentzako hitzordu bat jarri du
Ekainaren 6an 19:00etan Elorri pilotalekuan elkartuko dira eta interesa duen orori bertaratzeko deia egiten zaio
2023·06·01

Elorri Aldapa hasi da 2023-2024 denboraldia prestatzen. Gipuzkoako hirugarren mailan ariko dira datorren denboraldian eta taldeko kide izan nahi dutenentzat deialdi bat egin dute. Ekainaren 6an, asteartea, Elorri pilotalekuan elkartuko dira 19:00etan eta taldera batu nahi duen orori bertaratzeko deia egiten zaie. Informazio gehiago nahi duenak elorri.aldapa@gmail.com helbidera ere idatzi dezake.