Berriak

Atzealdea Elorri Aldapak igandean jokatuko du kopako final laurdenetako joaneko partida Elgoibarren

13:00etan hasiko da Modelos Modelberriren aurkako partida hori eta itzulerakoa maiatzaren 7an izango da Alegian

2022·04·25


Elorri Aldapa saskibaloi taldeak kopako final laurdenetako joaneko partida jokatuko du igandean 13:00etan Elgoibarren. Modelos Modelberri taldea egokitu zaie alegiarrei kanporaketa honetan. Elgoibarko taldea bere multzoan hirugarren geratu zen eta Arri BKL Gaztelu talde beasaindarra kanporatu zuen final zortzirenetan, lehen partidako bost puntuko kontrako aldea iraulita.

Elorri Aldapak erraz egin zuen aurrera final zortzirenetan. Ostadar taldearen aurkako bi partidak 30 puntu baino gehiagoko aldeaz irabazi zituzten alegiarrek eta orain hezur gogorrago bat izango dute finalerdietarako txartela lortzeko bidean.

Itzulerako partida maiatzaren 7an, larunbata, 17:00etan jokatuko da Elorri pilotalekuan.