Berriak
Atzealdea Elorri Aldapak igoera faseko partida jokatuko du larunbatean 16:15ean Elorrin Loyola 21 Hoopsen aurka
2025·02·19

Elorri Aldapak igoera faseko bigarren jardunaldiari dagokion partida izango du larunbatean 16.15ean Elorri pilotalekuan Loyola 21 Hoops taldearen aurka. Egiari zor, lehen fasean egindako esfortzua ordaintzen ari dira aste hauetan alegiarrak. Izan ere, denboraldiko helburu nagusia mailari eustea zen eta hori lortzeko ahaleginean, hainbat jokalarik arazo fisikoekin jokatu behar izan dute eta orain ari dira neurriz kanpoko esfortzu horren ondorioak pairatzen.
Larunbatean Ordizian jokatu zuten neurketara zazpi jokalarirekin joan zen Elorri Aldapa. Aurrean mailaz igotzeko hautagaietako bat zuten eta alor fisikoan indarrek iraun bitartean, oso maila ona eman zuen taldeak. Lehen laurdenetik aurrea hartu zuten alegiarrek eta atsedenaldi luzera 24 eta 28 aurretik iritsi ziren. 25. minututik aurrera ordea, alor fisikoan ordiziarrek erritmoari eustea lortu zuten eta errebotearen kontrola hartu zutenean, markagailuari buelta emateko aukera izan zuten.
Datozen asteei begira, jokalariak pixkanaka errekuperatzea eta ahalik eta lehiakorrenak izaten jarraitzea izango dira Elorri Aldaparen helburu nagusiak. Esan gabe doa, etxeko partidetan orain arte zaleen babesa ezinbestekoa izan bada, igoera fasean are eta garrantzitsuagoa izango dela, jokalari faltak eragiten duen hutsunea betetzeko.