Berriak

Atzealdea Elorri Aldapak infantil eta kadete mailetako 3x3 saskibaloi txapelketa antolatu du maiatzaren 16rako

Izena emateko epea maiatzaren 9an amaituko da eta elorri.aldapa@gmail.com helbidera idatzi behar da

2026·05·06


Elorri Aldapa Saskibaloi Klubak, infantil eta kadete mailetako 3x3 saskibaloi txapelketa antolatu du maiatzaren 16rako, larunbata. Helburua gazteenei kirola, jolasa eta elkarbizitza uztartzen dituen egun eder bat eskaintzea da, giro polit eta errespetuzkoan. Gazteak parte hartzera animatu nahi dira eta izena emateko elorri.aldapa@gmail.com helbidera idatzi behar da. Azken eguna maiatzaren 9a izango da. Segidan txapelketaren xehetasunak:

-EGUNA ETA ORDUA: maiatzaren 16a, larunbata, 16:00etan.

-MAILAK: Infantil eta kadete talde mistoak (4 jokalari talde bakoitzeko, gutxienez 2 infantil talde bakoitzeko).

-LEKUA: Elorri pilotalekua.

-IZEN-EMATEA: doan. Izena emateko, jokalarien zerrenda bidali beharko duzue (izena eta jaioteguna) helbide honetara: elorri.aldapa@gmail.com

-EPEA: maiatzaren 9ra arte

Parte hartzen duten jokalari guztientzat merienda eta kamiseta izango dira.

Edozein zalantza izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezkete elorri.aldapa@gmail.com helbidean.