Berriak

Atzealdea Elorri Aldapak kuadrilla arteko 3x3 saskibaloi txapelketa egingo du ekainaren 29an

Larraitz auzoko plazan jokatuko da eta interesatuek zabalik dute jada izena emateko epea

2024·06·06


Elorri Aldapa saskibaloi taldeak kuadrilla arteko 3x3 saskibaloi txapelketa egingo du ekainaren 29an, larunbata. 16:00etan hasiko da lehia Larraitz auzoko plazan eta parte hartu nahi dutenek zabalik dute jada izena emateko epea. Horretarako elorri.aldapa@gmail.com helbidera idatzi daiteke edo kaleko karteletako QR kodea erabili daiteke. Talde bakoitzeko gehienez bi federatuk hartu ahal izango dute parte eta taldeko 25 euro ordaindu beharko dira. Sariak ondorengoak izango dira:

-Irabazleak: 200 euro eta lau otordu Altzoko ostatuan.

-2. sailkatuak: 100 euro eta lau otordu Orendaingo ostatuan.

-3. sailkatuak: lau otordu Iskiña tabernan.

Elorri Aldapak, gogoa dutenak txapelketan parte hartzera animatu nahi ditu.