Berriak
Atzealdea Elorri Aldapak lagunarteko partida bat jokatuko du bihar 10:30ean Elorrin Zurruten aurka
2026·09·04

Elorri Aldapa saskibaloi taldeak irailaren 26an ekingo dio 2026-2027 denboraldiari. Alegiarren lehen mailan jokatuko dute aurten ere eta lehen multzoan ariko dira beste zazpi talderekin batera. Lehen faseak 14 jardunaldi izango ditu eta urtarrileko azken asteburuan amaituko da. Lehen partida irailaren 26an jokatuko du Elorri Aldapak etxean 16:15ean eta Biotz Aloña Mendi izango dute aurkari.
Aurrez ordea, prestaketa fintze aldera, partida bat jokatuko dute bihar, irailak 5, larunbata, goizeko 10:30ean Elorri kantxan Zurrut taldearen aurka. Saskibaloi zaleei partida horretara hurbiltzeko gonbita luzatzen zaie.