Berriak
Atzealdea

Elorri Aldapak larunbatean Beasainen jokatuko du denboraldiko bigarren partida

Arri BKL Gaztelu taldearen aurkakoa izango dute 18:00etan Antzizar kiroldegian

2021·11·02


Elorri Aldapak Gipuzkoako nagusien hirugarren mailako hirugarren jardunaldiko partida jokatuko du larunbatean 18:00etan Beasainen. Arri BKL Gaztelu izango dute aurkari alegiarrek partida horretan. Goierritarrek garaipen eta porrot bana bildu dituzte orain arte jokaturiko bi partidetan. Lehen jardunaldian etxean galdu egin zuten eta bigarrenean etxetik kanpo irabazi. Elorri Aldapak partida bakarra jokatu du orain arte eta hura irabazi egin zuten Mekalki Aloña Mendiren aurka 54 eta 48. Sailkapenean bosgarrenak dira goierritarrak hiru punturekin eta zazpigarrenak Elorri Aldapakoak, birekin.