Berriak

Atzealdea Elorri Aldapak larunbatean ekingo dio saskibaloi denboraldiari

17:00etatik aurrera Mekalki Aloña Mendiren aurkako partida jokatuko dute Elorri pilotalekuan

2021·10·19


Elorri Aldapa nagusien mailako gizonezkoen saskibaloi taldeak asteburuan ekingo dio 2021-2022ari. Gipuzkoako nagusien hirugarren mailan lehiatuko dira eta liga iragan asteburuan hasi bazen ere, alegiarrek larunbatean jokatuko dute lehen partida, lehen jardunaldian atsedena izan ostean. Mekalki Aloña Mendi taldearen aurka jokatuz hasiko dute denboraldia eta partida hori larunbatean 17:00etan jokatuko da Elorri pilotalekuan.

Elorri Aldapa taldeko ordezkariak ilusioz beterik dira sasoi berriaren atarian. Osatu duten taldearekin pozik daude eta denboraldia prestatzeko etxean jokaturiko bi partidetan jendeak eman duen erantzunarekin ere pozik eta eskertuta dira eta denboraldi berriari begira zaleen babesa ere eskatu dute.