Berriak

Atzealdea Elorri Aldapak larunbatean jokatu behar zuen partida abenduaren 28ra atzeratu da

Elorri pilotalekuko lanak ez dira larunbaterako amaituko eta horrek partida atzeratu beharra ekarri du

2024·10·14


Elorri Aldapak larunbatean Erroibide Irunen aurka Elorri pilotalekuan jokatu behar zuen partida atzeratu egin da. Elorri pilotalekuan egiten ari diren lanak ez dira astebururako amaituko eta horrenbestean, ezingo da neurketa hori jokatu. Taldea saiatu da beste kantxaren batean jokatzen baina ezinezkoa izan da. Gauzak horrela, Elorri Aldaparen eta Erroibide Irunen arteko partida abenduaren 28an jokatuko da Alegian.