Berriak

Atzealdea Elorri Aldapak maila galdu du eta hirugarren mailan jokatuko du datorren denboraldian

Azken jardunaldiaren ostean hiru talderen artean eman den berdinketa izan da jaitsieraren arrazoia

2023·04·24


Elorri Aldapa saskibaloi taldeak modu krudelean esan behar izan dio agur bigarren mailari. Azken jardunaldian Eibar Saskibaloiaren aurka jokatu zuten alegiarrek eta 64 eta 58 galdu zuten. Jaitsiera ekiditeko borrokan, Elorri Aldapak irabazita zuen basket averagea aurkari guztiekiko buruz buruko lehian. Hiru talderen arteko balizko berdinketa bat zen Elorri Aldapa mailaz jaistera kondenatu zezakeen aukera bakarra.

Bada, horixe gertatu zen. Zast Zarautzek AZ Casa de la Riojari irabazi egin zion eta ondorioz, Elorri Aldapa eta aurrez aipaturiko bi taldeak berdinduta geratu dira azken sailkapenean. Hiruko berdinketa hori apurtzeko irizpideak aplikatuta, Elorri Aldapa seigarren geratu da, jaitsierako postuetan. Horrenbestean, datorren denboraldian hirugarren mailan ariko dira.

Zaleei eta babesleei esker ona

Elorri Aldapak eskerrak eman nahi dizkie denboraldi osoan zehar Elorri pilotalekuan taldea animatzen aritu diren zaleei. Bide batez, beste urtebetez Alegian saskibaloiaz gozatu ahal izatea ahalbidetu duten babesleei ere eskerrak eman nahi zaizkie.