Berriak
Atzealdea Elorri Aldapak Oñatin jokatuko du larunbatean 18:00etan
Biotz Aloña Mendiren kantxan ariko dira alegiarrak eta lehen garaipena lortzea izango dute helburu
2024·10·21

Elorri Aldapa larunbatean itzuliko da lehiara. Alegiako kiroldegiko lanak direla eta iragan asteburuan jokatu gabe geratu zen taldea eta larunbatean 18:00etan Oñatin izango dute hurrengo neurketa. Biotz Aloña Mendiren aurkako partida jokatuko dute eta gertu ibili arren, orain arte lortzerik izan ez duten denboraldiko lehen garaipena izango dute helburu alegiarrek.