Berriak
Atzealdea Elorri Aldapak Ordizian ekingo dio larunbatean 18:00etan igoera faseari
2025·02·10
Elorri Aldapak larunbatean ekingo dio igoera faseari. Alegiarrek Ordizian jokatuko dute 18:00etan eta modu horretan hasiko dira denboraldiko bigarren fasearekin. Zortzi taldez osaturiko multzo batean daude. Lehen mailan bi talde izan dira lehen fasean eta bakoitzeko lehen lau sailkatuak daude A1 multzo horretan. Elorri Aldapak ez du orain arte bere multzoan izan dituen taldeen aurka jokatuko. Beste multzotik datozenen aurka ariko da. Ordizia, Loyola 21 Hoops, Atletico San Sebastian eta Añorga izango ditu aurkari. Bi itzuli izango dira eta horrenbestean, zortzi jardunaldi jokatuko dituzte.
Lehen fasean multzo bereko taldeen arteko emaitzak kontuan hartzen dira bigarren fase honen hasierako sailkapena egiterakoan. Gauzak horrela, Elorri Aldapak seigarren postuan ekingo dio ligaxkari zortzi punturekin. Etxeko lehen partida otsailaren 22an izango dute 16:15ean Loyola 21 Hoopsen aurka.