Berriak

Atzealdea Elorri Aldapak saskibaloi epaile izan nahi duten gazteei deialdia luzatu die

Taldearen partidetan epaile lanak egingo lirateke eta GKP lizentziarako formakuntza ere eskainiko zaie

2022·02·03


Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak epaile gabezia du. Hori dela eta, klubekin adostuta, saskibaloi epaile lanak egin nahi dituzten pertsonei deialdi bat luzatu zaie. Maila jakin batzuetako partidetan jarduteko epaileak badaude baina beste maila batzuetarako, Elorri Aldapa dagoena kasu, formazio bat jasoko duten federatuta egon gabeko epaileak izendatuko dira.

Gauzak horrela, Elorri Aldapak dei egiten die epaile lana probatu nahiko luketen herriko gazteei. Doako formakuntza bat eskainiko litzaieke eta Gazte Kirol Plana (GKP) lizentzia eskuratuta, epaile lanak egin ahalko lituzkete. Epaile hori Elorri Aldapak izendatuko luke eta taldeak berak federazioari jakinaraziko lioke nork egingo dituen epaile lanak. Ordaindutako lana izango da, noski.

Interesatuak Elorri Aldapa taldearekin jarri daitezke harremanetan, informazio gehiago lortzeko.