Berriak
Atzealdea Elorri Aldapak Zast Zarautzen aurkako partida garrantzitsua jokatuko du bihar 17:00etan Elorrin
Geratzen diren bi partidetan jaitsiera ekiditea da helburua eta horretarako zaleen babesa eskatu dute
2023·03·31
Elorri Aldapak Zast Zarautzen aurkako partida jokatuko du bihar arratsaldeko 17:00etan Elorri pilotalekuan. Denboraldiko azken bi partidak geratzen dira eta alegiarrek jaitsiera ekiditea dute helburu. Horretarako ezinbestekoa izango da zarauztarrei bihar irabaztea eta helburua lortzeko zaleen babesa eskatu dute.