Berriak
Atzealdea Elorri Aldapak ZAST Zarautzen kantxan jokatuko du larunbatean 20:30ean
2024·01·22
Asteburuan atsedena izan ostean, Elorri Aldapa lehiara itzuliko da larunbatean. ZAST Zarautzen aurkako partida izango dute alegiarrek 20:30ean Zarautzen bertan. Alegiarrak lehen postuan iritsiko dira partida horretara eta zarauztarrak hirugarrenak dira hiru puntu gutxiagorekin. Lehen itzulian Alegian jokaturiko partidan Elorri Aldapak 81 eta 53 irabazi zuen.
Lehen fasea amaitzeko hiru partida soilik geratzen dira. Larunbatekoa eta hurrengo asteburuan Elgoibarren aurkakoa irabazten badute, alegiarrak oso egoera onean iritsiko dira bigarren fasera.