Berriak

Atzealdea Elorri Aldaparen bigarren garaipena Erroibide Iruni 31 eta 60 irabazi ostean

Larunbatean AZ Casa de la Riojaren aurka jokatuko dute 16:15etik aurrera Elorri pilotalekuan

2023·10·13


Bi partida, bi garaipen eta bi erakustaldi. Horrela laburbildu daiteke Elorri Aldapa saskibaloi taldearen denboraldi hasiera. Larunbatean Erroibide Irunen kantxan aritu ziren alegiarrak eta 31 eta 60 irabazi zuten. Hasieratik erritmo altua jartzen saiatu zen Elorri Aldapa. Talde lana martxan jartzea lehen jardunaldian baina gehiago kosta zen eta horren ondorioz, lehen hamar minutuak 8-11 amaitu ziren. Bigarren laurdenetik aurrera hasi zen Elorri Aldaparen makinaria behar bezala lanean eta orduan lortu zuten markagailuko tartea nabarmen zabaltzea. Defentsa gogorrak baloi asko lapurtzeko aukera eman zion taldeari eta kontraeraso azkarrekin partida hautsi zuten.

Larunbatean hirugarren partida izango dute. Etxean ariko dira 16:15etik aurrera AZ Casa de la Riojaren aurka. Talde hau ere bi partidak irabazita iritsiko da Alegiara eta taldea ondo indartu dutenez, hezur gogorra izango dute aurrean alegiarrek. Dena den, emaitza bolada onari segida eman nahiko dio taldeak eta horretarako ezinbestekoa izango da zaleen babesa. Gogoan izan, hirukoaren jokoa egingo dela atsedenaldian eta ikusleek modu horretara sariak irabazteko aukera izango dute.