Berriak
Atzealdea Elorri futbol zelaia eraberritzeko proiektuaren lizitazioa zabalik da
2017·07·19
Alegiako Udalak Elorri futbol zelaia eraberritzeko proiektuaren lizitazioa zabaldu du. 1995ean inauguratu zen futbol zelaiak hartxintxarrezko zorua izan du orain arte eta datozen hilabeteetan gauzatuko diren lanekin, 2018tik aurrera belar artifiziala izango du. Esan bezala, lizitazioa zabalik da eta interesa dutenek datorren irailaren 14a, osteguna, izango dute proposamenak aurkezteko azken eguna. Baldintzen, epeen eta bestelakoen inguruko informazio guztia webgune honetako Kontratatzailearen Profila atalean aurkituko duzue, hemen.