Berriak
Atzealdea Elorri futbol zelaiak harmailak izango ditu laster
2024·05·24
Udal gobernuaren konpromisoen artean, herrian kirola sustatzea eta horretarako dauden azpiegituren mantenu egokia daude. Zentzu horretan, Elorri futbol zelaian harmailak jartzeko lanak gauzatuko dira laster. Guztira 170.000 euro inguruko aurrekontua duen egitasmo bat da eta Udalak Gipuzkoako Foru Aldunditik 29.757 euroko laguntza jasoko du lan horiek gauzatzeko.
Guztira 168 eserleku jarriko dira, 84nako bi gunetan banatuta. Bi eremu horiek estaliak izango dira eta argiztapena izango dute. Gaur egun aulkitxoak dauden inguruaren alboetan kokatuko dira, saihesbidearen azpian.
Modu horretan, futbol zelaira partidak ikustera joaten direnek azpiegitura eroso eta egokituak izango dituzte eta euria egiten duenean aterpea ere izango dute. Lanak 2024 urtea amaitu aurretik bukatuta egongo dira.