Berriak

Elorri pilotalekua erabilgarri egongo da ekainaren 29tik aurrera hainbat baldintza berezirekin

Hitzordua hartzea derrigorrezkoa izango da eta ordubeteko txandak eskainiko dira

2020·06·22


Ekainaren 29tik aurrera zabalik egongo da Elorri pilotalekua, baldintza bereziekin. Erabiltzaileek astelehenetik ostiralera 16:30etik 20:30era erabili ahal izango dute pilotalekua eta derrigorrezkoa izango da aurrez hitzordua hartzea, telefonoz deituta edo posta elektronikoz. Hitzordua hartu nahi den astearen aurreko ostegunera bitartean hartu ahal izango da ordua. Udalak bere esku dituen neurri guztiak hartuko ditu segurtasuna bermatzeko eta erabiltzaileei ere ahalegin bat eskatzen zaie, saio bakoitzeko azken hamar minutuetan ukitzen dituzten gainazalak desinfektatu beharko dituztelarik. COVID-19aren sintomaren bat duenak ezingo du gimnasiora joan. Jarraian dituzue pilotalekuaren erabilera berri honetarako baldintzak.

Aurrez hitzordua hartu behar da

943 65 46 98 telefonora deitu behar da 10:00etatik 13:00erako ordutegian edo kultura@alegia.eus helbidera idatzi ordua hartzeko. Hitzorduak hartzeko, erabili nahi den astearen aurreko asteko ostegunera bitarteko epea egongo da. Hitzordua hartzea derrigorrezkoa izango da.

Pilotalekuaren ordutegia

Astelehenetik ostiralera 16:30etik 20:30era egongo da erabilgarri. Kultur etxeko sarrera nagusitik sartu beharko da eta erabiltzaileek harrerako arduradunari jakinarazi beharko diote iritsi direla. Identifikazio dokumenturen bat eraman beharko da.

Txandak eta desinfekzioa

Ordubeteko txandak izango dira eta aldiko gehienez lau pertsona egongo dira. Hasiera batean ez da asteko ordu kopuru mugarik jarriko baina egiten diren erreserbak aurreko asteko ostiralean konfirmatuko dira. Helburua ahalik eta erabiltzaile gehienek pilotalekua erabiltzeko aukera izatea da.

Saio bakoitzeko azken bost minutuetan erabiltzaileek ukitzen dituzten gainazal edo materialak desinfektatu beharko dituzte eskura izango dituzten produktuekin.

Segurtasun eta higiene neurriak

-Ur botilak, izerdia lehortzeko eskuoihalak... norberak bereak eraman eta erabili beharko ditu.

-Bi eskuoihal eraman beharko dira. Bat izerdia lehortzeko eta bestea gainazaletarako.

-Kaleko oinetakoekin sartzea debekatuta dago. Pilotalekura sartzerakoan oinetakoak aldatu behar dira.

-Aldagelak itxita egongo dira.

-Harmailak itxita egongo dira.

-Kultur etxera sartzeko maskarila derrigorrezkoa izango da.

Nork erabili dezake?

-Herriko kirol taldeek.

-Bazkideek.

-Bazkide ez diren herritarrek, beti ere herriko taldeek eta bazkideek lehentasuna izango dutela jakinda.

Erabiltzaileei neurriak errespetatzea eta betetzea eskatzen zaie, pilotalekua segurtasunez erabili ahal izateko.