Berriak
Atzealdea Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat, martxoaren 8an kontzentrazio bat egingo da plazan 19:00etan
2020·03·03
Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun horretako aldarrikapenekin bat eginez, Alegiako Udalak eta Alegiako Emakumeen Taldeak elkarlanean, kontzentrazio bat deitu dute martxoaren 8rako. Arratsaldeko 19:00etan plazan egingo da “Antolatu indarrak, batu borroka feministara” lemapean. Udalak eta emakumeen taldeak dei egiten diete herritarrei kontzentrazioan parte hartu dezaten. Aldi berean, Alegiako Emakume Taldeak dei egiten du eguerdiko 12:00etan Tolosan “Josi ta josi, Tolosaldea feminista” lemapean egingo den manifestaziora ere.
Bezperan Anoetan
Martxoaren 7rako ekintza ezberdinez antolaturiko egitaraua prestatu dute Tolosaldeko Asanblada Feministak eta herrietako eragileek. Horrela, Alegiako Emakumeen Taldeak bat egin du deialdiarekin eta Anoetako ekitaldietan parte hartzeko gonbitea luzatzen du. 16:30ean zutabe ezberdinen martxa abiatuko da Anoetaruntz eta 17:00etan zutabe feminista horiek Batumore batukadarekin elkartuko dira. 19:00etan elkar ezagutze dinamikak egingo dira eta ondoren poteoa Anoetan Batumore batukadarekin. Azkenik, 21:00etan afaria izango da.