Berriak
Atzealdea Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguneko kontzentrazioa egingo da ostiralean 19:00etan
Udalak herritarrei plazan egingo den bilkuran parte hartzeko deia luzatzen die
2016·11·21
Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Alegiako Udala, urtero legez, egun horretako aldarrikapenekin bat egiten du eta ostiralean 19:00etan plazan egingo den kontzentrazioan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak, indarkeria mota horrek biktima bat gehiago eragin ez dezan.