Berriak

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da azaroaren 25ean

Udalak kontzentrazio bat egingo du 19:00etan plazan eta herritarrak bertan parte hartzera animatu nahi dira

2019·11·20


Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Gure gizarteko arazo oso larria den horren aurka egiteko egun seinalatua da, nahiz eta egunerokotasunean ekin beharreko arazoa izan. Alegiako Udalak eguneko aldarrikapenekin bat egiten du eta herriko emakume taldearekin elkarlanean, 19:00etan plazan egingo den kontzentrazioan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak.