Udalak eta herriko emakume taldeak elkarrekin egindako deialdia da eta herritarrak parte hartzera gonidatu nahi dira
2019·11·25

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Alegiako Udalak bat egiten du egun honetako aldarrikapenekin eta herriko emakume taldearekin elkarlanean, kontzentrazio baterako deia egiten du gaur, astelehena, 19:00etan plazan. Herritarrak bertan parte hartzerra gonbidatu nahi dira, egunero aurre egin behar zaion gizartearen arazo larri honen aurrean kalera atera daitezen.