Berriak

Atzealdea Emakume atzerritarrentzat euskara eta gaztelera klaseetan izena emateko epea urriaren 5ean amaituko da

Gizarte zerbitzuen bulegora joanda edo deituta eman beharko da eta klaseak urriaren 10ean hasiko dira

2023·09·25


Aurreko ikasturteetan bezala, euskara eta gaztelera ikasi nahi duten emakume atzerritarrei zuzenduriko klaseak eskainiko dira Alegian. Oinarrizko mailatik hasi eta behar den mailara egokitutako klaseak eskainiko dira astearteetan 14:30etik 16:00etara kultur etxean. Lehen eguna urriaren 10a izango da.

Interesatuek astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:00era gizarte zerbitzuen bulegora joanda edo 943 65 47 68 zenbakira deituta eman behar dute izena eta azken eguna urriaren 5a izango da.

Aurreko ikasturtean klaseetan parte hartuko dutenek ere eman beharko dute izena.