Berriak
Atzealdea Emakumeentzat euskara eta gaztelera klaseetan izena emateko epea zabalik egongo da urriaren 4ra bitartean
2024·09·19
Aurreko ikasturteetan bezala, euskara eta gaztelera ikasi nahi duten emakumeei zuzenduriko klaseak eskainiko dira Alegian. Oinarrizko mailatik hasi eta behar den mailara egokitutako klaseak eskainiko dira astearteetan 14:30etik 16:00etara kultur etxean. Lehen eguna urriaren 8a izango da.
Interesatuek asteartetik ostegunera 9:00etatik 13:00era gizarte zerbitzuen bulegora joanda edo 943 65 47 68 zenbakira deituta eman behar dute izena eta azken eguna urriaren 4a izango da.
Aurreko ikasturtean klaseetan parte hartu eta berriz aritu nahi dutenek ere eman beharko dute izena.